GIZARTEA

Ordiziak dagoeneko lau Singular Denda ditu

Joxe Iturrioz, Maite Valmaseda, Jose Manuel Estevez (Etxola harategia), Maria Sanz (Gofi Berri moda denda), Nicolás Aguado (Sukia hogar) eta Santamaria alkatea.

Ness Boutique izan zen lehena eta orain Gofi Berri, Etxola eta Suquia Hogar gehitu zaizkio

M. Aranburu - Sábado, 14 de Julio de 2018 - Actualizado a las 06:03h.

ordizia - Banatu dira Goierrin Singular Denda errekonozimenduak. Beasainen banatu ziren lehenak, ondoren Lazkaon eta Ordiziako sari banaketarekin amaitu dira oraingoz eskualdean bereizgarri hau jaso dutenak.

Hala, Etxola harategi ekologikoa, Gori Berri haur eta gazteen moda denda eta Suquia Hogar etxetresna elektrikoak Singular Dendak dira eta hala jaso dute Gipuzkoako Merkatari Federazioko zuzendaria den Maite Valmasedaren eskutik diploma. Hauek, baina, ez dira herriak dituen lehen Singular Dendak, izan ere, Ness Boutique denda eskualdean bereizgarri hau jaso zuen lehen denda izan zen eta hori 2016an izan zen. Orain, beste hiru komertzio hauek batuta lau dira Ordizian aurkitu daitezkeen Singular dendak.

Ekitaldian Valmasedak nabarmendu du gehikuntza hauekin 105 komertzio direla Gipuzkoan Singular Dendak direnak: “Ordiziako adibidearekin ikus dezakegu sektore guztietako dendek dutela lekua gure programan”. Eta halaxe da, gainera. Etxola harategi eta urdaitegi ekologikoa da eta haragi ekologikoaren eta naturalaren prozesatzeari eta salmentari bideratutako saltokia du Jose Manuel Estevezek. Hainbat gauza aurkitu daitezke bertan;hala nola, haragi produktu freskoak, jatorri ekologiko eta naturalekoak, bezeroen gustura moztuak eta gainera, etxeetara banaketa aukera ere eskaintzen dute, erosleei erraztasunak eskainiz.

Gofi Berri, bestalde, multimarka denda bat da eta haur eta gazteen modako marka hoberenen azken produktuak eskaintzen ditu, Maria Sanzen zuzendaritzapean. Saltoki puntuan produktuaren eskaintza zabala eta erakargarria du baina baita gertuko arreta eta profesionaltasun nabarmena izanik sektorean, Singular Denda berezigarria izango du aurreran-tzean.

Kale Nagusiko 10. zenbakian dago kokatuta Suquia Hogar. Establezimendu espezializatua da, etxetresna elektrikoen, altzairu eta hornikuntza salmentan eskarmentuarekin. Produktu-erakusketa zabala du produktu gama handi batentzat eta arreta pertsonalizatua eskaintzera bideratutako pertsonen lan taldea ere bai, tartean Nicolas Aguado dagoelarik.

Jose Miguel Santamaria, Ordiziako alkatea, “oso pozik” agertu da herrian beste hiru Singular Denda gehitzeko aukera izan dutelako eta prozesuan beste lau komertzio daudela ere aurreratu du, beraz, laster zerrenda luzeagoa izango dela espero dute.

Secciones