KIROLAK

Lanean, eskola kirolako joan-etorriak jasangarriak izateko

Aurten Koldo Mitxelenako eta Oreretako ikasleak izan dira partidetara joateko kotxea gutxien erabili dutenak

Sábado, 14 de Julio de 2018 - Actualizado a las 06:03h.

Errenteria - Errenteriako sei ikastetxeek 2017-2018 denboraldiko Eskola Kirola joan den hilabetean bukatu zuten. Bosgarren urtez jarraian eskualdeko udalek eta ikastetxe guztiek mugikortasun plana landu dute, eta kirolari eta senitartekoak gonbidatu dituzte asteburuko partidak egiteko asmoz kirol instalazioetara egiten dituzten joan-etorrietan garraiobide jasangarriak erabiltzera.

Jardunaldi guztietan datuak bildu dira, eta ikasle bakoitzari, banan-banan, galdetu zaio zein garraiobide erabili duen kirol esparrura joateko. Joan-etorri guzti horietatik %50,09 jasangarriak izan dira (oinez, bizikletaz, garraio publikoan edo ibilgailu partekatuan).

Alabaina, ibilgailu partikularrean egiten diren joan-etorrien kopurua gainerako joan-etorrien batuketa berdina da, %49,91. Hori horrela, lanean jarraituko du Udalak ikastetxeekin batera, datozen urteotan arlo honetan lortzen diren ehunekoak alda daitezen, eta ahal den neurrian kotxea aparka dezagun.

Bi ikastetxek, Koldo Mitxelenak eta Orereta Ikastolak, joan-etorri jasangarri gehiago egin dituzte, ibilgailu partikularrean baino, %58,01 eta %51,11, hurrenez hurren. Eta Koldo Mitxelena izan da bizikleta gehien erabili duen ikastetxea, %8,09.

Zortzitik hamabi urtera arte eskola kirola da haurrek gehien eska-tzen duten eskolaz kanpoko jarduera, %50 baino askoz gehiago, bigarrenatik oso urrun. Horregatik ari zaio gai honi horrenbesteko garran-tzia ematen, asteroko joan-etorri kopurua oso handia baita.- A.M.