Plaza libreak geratzen dira kiroldegian, uztaileko ikastaroetan

Viernes, 13 de Julio de 2018 - Actualizado a las 10:55h.

ZARAUTZ – Zarauzko Aritzbatalde kiroldegian plaza libreak daude oraindik uztaileko bigarren hamabostaldiko haur igeriketa ikastaro intentsiboetarako;hain zuzen ere, dordoka eta karramarro (10.45 eta 11.30ean), olagarro (10.00), eta igela eta marrazo mailetan (10.45). Interesatuek kiroldegiko harreran eman beharko dute izena gaurko eguna amaitu baino lehen. Era berean, helduentzat ere plaza libreak daude hurrengo ikastaroetan jakinarazi dute: spinning astearte eta ostegunetan (19.00), total training astelehen eta asteazkenean (11.15), eta zunba astearte eta ostegunean (9.30). Informazio gehiagorako interesatuek 943 005 123 telefonora deitu dezakete edo kirola@zarautz.eus helbidera ere idatzi daiteke. – A.R.