2018-2019ko Futbol Eskolan izena eman dezakete zarauztarrek

Viernes, 13 de Julio de 2018 - Actualizado a las 10:55h.

ZARAUTZ – 2018-2019 ikasturterako Zarauzko Futbol Eskolako izen-emate epea dagoeneko zabalik dago, Zarautz Kirol Elkarteko Futbol sailak jakinarazi duenez. Arduradunek azaldu dutenez, “balore hezigarrietan oinarritutako futbola” da gazteek praktikatzen dutena, eta horretaz gain, “lagun berriak eta ondo pasatzeko aukera” eskaintzen du. Futbol Eskolari buruzko informazio guztia www.zarautzkefutboleskola.eus webgunean aurki daiteke, eta izen-ematea ere bertatik egin daiteke. Antolaketa lanak errazteko, izen-ematea lehenbailehen egitea komeni da. Bestalde, gurasoen bilera iraileko azken astean egingo dela aurreratu dute. – A.R. 

Secciones