Alturako Erromeria Eguna Errenterian

Viernes, 13 de Julio de 2018 - Actualizado a las 11:01h.

VILAFRANCAKO CASTELLERSAK. Biharko Erromeria Eguna berezia izango da 20. urteurrena ospatuko baita eta maila altuko musikariek, beste urte batzuetan ekimen honetan izan direnak, parte hartuko dute. Egitarauak urteroko eskema jarraituko du, baina berezitasun bat egongo da goizean. Vilafrancako Castellers taldekoek hiru erakustaldi egingo dituzte, 11.30etik aurrera: Koldo Mitxelenan, Xabier Olaskoagan eta Zumardian. Kataluniako talderik handienetakoa da, 250 kiderekin. Arratsaldean erromeria handia hasiko da, eta gonbidatu oso ezagun batzuek bertan abestuko dute. Argazkia: A.M.

Secciones