Itsaslabarreko ekosistema ezagutzeko txangoa antolatu dute

Viernes, 13 de Julio de 2018 - Actualizado a las 11:00h.

 DEBA – Elorrixatik Sakonetara bitarteko itsaslabarrak gordetzen duen ekosistema aberatsa ezagutzeko ibilaldia egongo da igandean, Aitor Leiza naturzalearen gidaritzapean. Txangoa 8 urtetik gorako herritar guztiei irekita dago (hitzordua 9.30ean da Elorrixan). Informazio gehiago edo Errotaberrin egingo den bazkarirako izena eman nahi dutenek 643 379 436 telefonora dei dezakete. – J.L.