Karmelo Baldak haur minbiziaren aurkako bigarren ongitza partida hartuko du igandean

Haur Minbiziaren aurkako ongintza partidaren aurkezpena. (donostia.eus)

Viernes, 13 de Julio de 2018 - Actualizado a las 18:47h.

DONOSTIA. ASPANOGI-k (Gipuzkoako Haur Minbizidunen Gurasoen Elkartea) bigarren urtez jarraian antolatu du zesta puntako Haur Minbiziaren aurkako ongintza partida. Onkologikoaren laguntzarekin. Eta elkarlan hau sortu zen hainbat haurrek ospitalean hainbat tratamendu egiten dituztelako.

Kirola eta elkartasuna uztartzen dituen ekimen honen helburua honakoa da: gizartea sentsibilizatzea haur minbiziarekin. Izan ere, haur minbizia gaixotasun ezezaguna eta arraroa da. Urtero 20 eta 25 kasu berri tratatzen dira Donostiako Ospitalean, Euskal Autonomia Erkidegoan, aldiz, 100 eta 150 artean, eta Estatua 1400 kasu detektatzen dira. Esperantza izateko datu bat izatearrean, detektatutako kasuen %75 eta %80 artean sendatzen dira.

Ekitaldiaren programazia honakoa izango da:

- 10:00tik aurrera sarrerak salgai jarriko dira Balda Frontoian. Haurrentzako sarrerak 5 euro balioko dute eta helduentzako sarrerak 10 euro. Sarrerarekin batera ASPANOGIren poltsa bat eta pirata zapi bat oparituko da. Poltsan otordu txiki bat egongo da, partida antolatzen lagundu duten enpresen hainbat produkturekin (Mail Boxes ETC, Ogi Berri, Kaiku Caffé Latte, Eroski Garbera ,Goenaga, Coca Cola...)

- 11:00tan, intantilek eta jubenilek kiniela egingo dute partida berotzen hasteko.

- Partida hasteko Maialen Alberro eta Lander Cerrillo Burgoseko Danza Clasica-ko eta Donostiako Anaiak Estudioko dantzariek Xabier Irurzunek sortutako koreografia dantzatuko dute.

- 12:00etan hasiko da partida. Unai Alberrok eta Imanol Lopezek, Mikel Egiguren eta Asier Alberroren aurka jokatuko dute eta iazko partidaren errebantxa izango da.

Secciones