SASen kontzertu berezia, abuztuaren 5ean

Afagiko eta SASeko ordezkariak, eta Zumaiako alkatea. (A.R.)

Fernando Velazquez konpositore ezaguna izango da zuzendaria eta bildutakoa Afagi elkarteari bideratuko diote

Jueves, 12 de Julio de 2018 - Actualizado a las 06:03h.

Zumaia - Zumaiako Nazioarteko XXXIV. Musika Jaialdia ospatuko da datorren abuztuan, eta jaialdiaren baitan Sapere Aude Sinfoniettak (SAS) kontzertu berezi bat eskainiko du abuztuaren 5ean, 20.00etan, Maria eta Jose antzokian. Izan ere, behin antolakuntza gastuak estalita, bildutako dirua Afagi elkarteari (Gipuzkoako Alzheimerdunen eta bestelako dementziadunen senitartekoen eta lagunen elkartea) bideratuko diote lortutakoa.

Emanaldiaren aurkezpena atzo egin zuten Afagiko presidentea eta zuzendaria diren Koldo Aulestiak eta Marisa Ortigosak, SASeko Marixi Sesmak eta Oier Korta alkateak, eta prentsaurrekoan zehaztu zutenez, Beethovenen 7. Sinfonia eta Joaquin Rodrigoren Concierto de Aranjuez izango dira entzungai. Carmen Becerra gitarra-jotzaile bakarlariarekin kontatuko dute horretarako, eta zuzendaria, berriz, Fernando Velazquez izango da, Lo Imposible, El orfanato, 8 apellidos vascos edo Un monstruo viene a verme pelikulen soinu-banden konpositorea, hain zuzen ere.

Sarrerak turismo bulegoan eskuratu ahal izango dira 10 eurotan. Dena den, proiektuari laguntza eskain-tzeko dohaintzak edota ekarpenak egin daitezke SASen web orrialdean edo transferentzia bidez (Kutxabank ES97 2095 5078 3091 1554 0513 edo Laboral Kutxa ES37 3035 0037 4103 70050506). “Memoria galtzea gertatu litekeen gauzarik okerrenetakoa delako, ez baldin bada agian okerrena, asko eskertuko dugu laguntza”, adierazi zuen Sesmak. - A.R.

Secciones