Gaur da izena emateko azken eguna Oargik antolatu duen irteeran

Jueves, 12 de Julio de 2018 - Actualizado a las 10:17h.

 TOLOSA – Gaur da izena emateko azken eguna Oargik asteburu honetarako Pirinioetara (Cauterets ingurura) antolatu duen irteeran. Ilhéou aterpetxetik (1.988 metro) Gran Barbat mendia igoko dute, Hourat lepotik (2.575) abiatuz, eta ondoren Barbat (2.640) igarota, Grand Barbat tontorrera igoz (2.813). Eraman beharreko materiala: kanpin denda, esterila, lo-zakua, frontala, horniloa, pioleta eta kranpoiak. – M.S.S