BERTAN

Star Blues taldeak hasiko du Igartza Musika zikloa

Ruiz de Apodaka, Etxeberria, Labaien eta Jon Barreros. (G.H.)

Beasaingo Igartza Musikak bigarren seihiruilekoa gaur arratsaldean hasiko du taldearen kontzertuarekin

Jueves, 12 de Julio de 2018 - Actualizado a las 06:03h.

beasain - Beasainen egiten den Igartza Musika zikloak sei hilabete honetako emanaldien bigarren zatia hasiko du gaur arratsaldean, Zubimuzu plazan. Kasu honetan, Star Blues talde ordiziarra izango da kontzertua eskainiko duena, 19.30ean hasita. Talde hau 2010 urteko irailean sortu zen Ordizian bertan. Gaur egun, taldearen partaide dira Jon Barreros, kitarra eta ahotsa jarriz, Urko Ruiz de Apodaka baxua eta koroak egiten, Fermin Etxeberria tolosarra bateria jotzen eta Jon Labaien teklatuan. 2016 urtean kaleraturiko beraien lehen diskoaren abestiak eta blues-rock klasikoen moldaketa batzuk osatuko dute gaur eskainiko duten zuzeneko kantu zerrenda. - M.A.

Secciones