bertan

Zurekineko lehen zozketak badu irabazlea

Miércoles, 11 de Julio de 2018 - Actualizado a las 06:03h.

Ekaineko zozketa. Zurekin Zarauzko Ostalarien Elkarteak egin du hileroko 200 euroko lehen zozketa eta Anjel Azpillaga izan da irabazlea, Patxiku tabernan bete zuen tiketari esker. Elkartetik jakinarazi dutenez, ia 5.000 tiket jaso dituzte guztira parte hartu duten 24 establezimenduetatik. Era berean, hilero Zarauzko Ikurriña mus txapelketan parte hartzeko lau izen-emate bikoitz zozketatuko dira, zarauztarren parte-hartzea igotzeko asmoz. Argazkian, Anjel, zozketako irabazlea, Patxikuko Juan Carlos Eizagirrerekin. Argazkia: N.G.