Udalerri euskaldunetako gazteen udalekuak, Zestoako Sastarrainen

Miércoles, 11 de Julio de 2018 - Actualizado a las 10:28h.

ZESTOA – Aurten lehen aldiz udalerri euskaldunetako gazteen udalekuetan parte hartuko dute UEMAko kide diren 87 herrietako 15 eta 18 urte arteko gazteek. Atzo heldu ziren Zestoako Sastarrain aterpetxera eta zazpi egunez izango dira bertan. Gazteak euskararen inguruan sentsibilizatzeko, kontzientziatzeko eta eragile aktibo bihurtzeko asmoz antolatu ditu udaleku hauek UEMAk, Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin. – A.R.