Nerabeentzat bi ikastaro prestatu dituzte uztailean bideogintzan trebatzeko

Miércoles, 11 de Julio de 2018 - Actualizado a las 10:20h.

 HERNANI – Hernaniko Udalak bi ikastaro eskainiko ditu bideogintzan trebatu eta sare sozialetarako edukiak sortzen ikasteko. Lehen ikastaroa 12 eta 14 urtekoentzat da, eta bideoak sortzen ikastera bideratua dago. Bigarren ikastaroa, 15 eta 17 urte bitartekoentzat, sare sozialetan eduki ikusgarriak sortzera bideratua dago. Izen-ematea ostirala arte zabalik egongo da Biteri kultur etxean. – A.M.

Secciones