EKONOMIA

Ordizian merkatari elkarteak 500 euroko txekea banatu du

Miércoles, 11 de Julio de 2018 - Actualizado a las 06:03h.

ordizia - Ordizian merkatari, ostalari eta zerbitzu elkarteak hainbat kanpaina jartzen ditu urtean zehar eta aurreko hilabetean, ekainean, Eusko Jaurlaritzaren eta Udalaren elkarlanarekin batera Ordizian Ibilbidea kanpaina jarri zuten abian. Bertako irabazlea Gloria Galparsoro izan da eta elkarteko ordezkarien eskutik 500 euroko balioa duen txekea eskuratu du irabazleak Ordizian elkarteko kide diren establezimenduetan gastatu ahal izateko.

Duela lau urte jarri zuten lehenengo aldiz abian egitasmo hau Ordizian, merkatari elkarteak “zerbait desberdina” egin nahi zuelako kontsumoa sustatzeko. Beraz, elkarlanean halakoa sortu zuten: herriko denda eta komertzio txikien aktibitatea bultzatzeko ibilbide bat prestatu zuten eta beraz, herritarrek herrian kontsumitzeko ohiturak bultzatzeko balio izan du proiektuak urte hauetan guztietan eta baita herriko aukerak herritarrei ezagu-tzera emateko ere, bide batez.

Ordiziako zerbitzuetan zehar egiten den ibilbide honetan parte har-tzeko elkarteko kide diren komer-tzioetan ematen zuten kartilla edo txartela bete behar izan dute parte- hartzaileek. Helburua betegarria izaten da, hain zuzen ere, zortzi denda edo tabernetan zigilua jartzea lor-tzea. Zigilu horiek, komertzioetan zerbait kontsumitzearen truke ematen dituzte bertako jabeek;berdin du zer den, pintxo bat edo alkandora bat den eskuratutakoa, kontua “zerbait erostea” dela nabarmendu zuten antolatzaileek. Behin zigilu guztiak lortuta, kanpainak irauten duen bitartean Barrena kultur etxean jarri izan duten postontzian bota behar izan dituzte ordiziarrek.

Autengo kasuan, arrakasta nabarmena izan du asmoak eta herritarren partetik ere erantzun ona izan da. Hala, Ordizian merkatari elkarteak guztira 4.000 promozio-kartila banatu ditu bezeroen artean, hauek zozketan parte hartzeko aukera izan dezaten. Zozketan parte hartu ahal izateko kartila bakoitzak zortzi establezimendu desberdinetako zigiluak eraman behar zituen.

Aurtengo kasuan Galparsoro izan da zozketako irabazlea eta jada esku-artean duen txekearekin orain arte bezala herrian erosketak egiteko aukera izango du eta sariak eman dizkion 500 euro horiek herrian geldituko dira. Ordizian merkatari elkartetik “eskerrak” eman dizkie Ordizian Ibilbidea egitasmoarekin bat egin eta aurtengo urtean parte hartu nahi izan duten ordiziar guztiei. - M.A.