Internet bidez eros daitezke jaietako pilota jaialdirako sarrerak

Martes, 10 de Julio de 2018 - Actualizado a las 11:19h.

 AZPEITIA – San Inazio jaietako pilota jaialdirako sarrerak dagoeneko salgai daude Interneteko entradium.com helbidean. Era berean, telefono bidezko erreserbak hilaren 23tik 27ra bitartean egin ahalko dira, 674 146 406 zenbakira deituz (18.00etatik 20.00etara bitartean). Azkenik, hilaren 28an (12.00etatik 14.00etara) eta 31n (12.00etatik 14.00etara eta 20.00etatik aurrera) izango da sarrerak takilan erosteko aukera. – J.L.