Bihar Furgobaratza Lezoko baratzeak bisitatuko ditu

Martes, 10 de Julio de 2018 - Actualizado a las 11:09h.

 LEZO – Furgobaratzak Lezoko Baratze Parkera bisita egingo du bihar. Urteko bosgarrena izango da eta, ohikoa den moduan, bisita 18.00etatik 19.30era bitartean izango da. Arazoak edo zalantzak dituzten kideek Baratze Parkeko Sareko teknikariaren laguntza izango dute kezkei konponbideak emateko. Halaber, Udalak gogorarazi nahi du Baratze Parkean lursailik ez duten herritarrak ere gerturatu daitezkeela. Azpimarratu nahi dute, biharkoa udako azken bisita izango dela, hurrengoa irailean izango baita. – A.M.

Secciones