Legorretako txirrindulari probarako laguntzaileak behar dira

Martes, 10 de Julio de 2018 - Actualizado a las 11:10h.

LEGORRETA – Datorren uztailaren 14an, Legorretan jokatuko da Gipuzkoako taldekako erlojupeko txapelketak, kadete eta junior mailakoak. Hori guztia behar bezala garatzeko antolakuntzatik laguntza eskatu dute, hain zuzen, bidegurutzeetan egoteko jendea behar dutela azaldu dute. Antolakuntza bilera gaur egingo dute, 19.00etan, Jo Ta Ke elkartean eta gerturatzeko deia zabaldu die herritarrei. – M.A.