Feminismoa lerroburu, musika bertsoak eta marrazkiak, Lazkaon

Martes, 10 de Julio de 2018 - Actualizado a las 11:10h.

 LAZKAO – Lazkaoko talde feministak eta Gerriko liburu dendak antolatuta, bihar feminismoa landuko dute Lazkaon. Musika, bertsoak, pintzelak, marrazkiak eta gehiago landuko dituzte, gaueko 22.00etan hasita, Manueleneko plazan. Inguruko artistak parte hartuko dute, hala nola, Alaitz Sarasolak, Aloña Jauregik, Susana Lopezek, Nerea Barandiaranek eta Maider Urretabizkaiak. – M.A.