Denon Herria ekimenak batzar irekia antolatu du arratsalderako Itziarren

Martes, 10 de Julio de 2018 - Actualizado a las 11:18h.

 DEBA – Itziarko Auzo Udala eratu eta antolatzeko sortu zen Denon Herria ekimenak herritarrak animatu nahi ditu 21.00etan Burugorrin antolatu duen batzarrean parte hartzera. Bertan, “orain arte egindako ibilbidearen errepasoa egingo da”. Era berean, Itziarko Auzo Udalaren egoeraren berri emango dute, eta aurrera begirako erronkak aztertuko dituzte. Azkenik, 2019ko hauteskundeei begirako ikuspegia jorratuko dute. – J.L.