Erketzen 50. urteurrenerako hitzarmena sinatu dute

Martes, 10 de Julio de 2018 - Actualizado a las 11:10h.

 LASARTE-ORIA – Lasarte-Oriako Udalak eta Erketz dantza taldeak hitzarmena sinatu dute, entitatearen 50. urteurrenaren kariaz antolatutako ekitaldiak finantzatuko dituena. Erketzek antolatutako ekitaldiek 27.450 euroko aurrekontua izan dute eta hauek izan dira: 50. urteurrenaren flashmoba, dantza-jantzien moda-desfilea, erromeria, ospakizunetako aktuazio nagusia, urteurrena ospatzeko bazkaria eta San Pedro jaietako ikuskizuna. Jesus Zaballos alkateak urteurren honen garrantzia azpimarratu du. – A.M.

Secciones