kultura

Lazkaoko liburutegiak berdintasuna du hizpide

Berdintasun batzordeak gaia lantzen duten hamabost liburu gehitu ditu liburutegiko zerrendara

Martes, 10 de Julio de 2018 - Actualizado a las 06:03h.

lazkao - Lazkaoko Udaleko Berdintasun Batzordeak beste ekin-tza bat jarri du martxan egunotan. Berdintasunean aurrerapausoak ematen jarraitzeko asmoarekin, Udal liburutegian genero berdintasuna lantzen duten edo gaiari buruz hausnarketa egiten duten liburuen zerrenda osatu du, eta bide batez, herritarren eskura jarri du. Genero ikuspuntua kontuan hartuta liburuak edo ipuinak irakurri nahi dituztenek liburutegian kontsulta dezakete zerrenda. Hamabost liburuz osatua dago eta horietatik ia guztiak haurrei zuzendutakoak dira, txikitatik berdintasunean hezteko. Jakinarazi dutenez, liburutegian gehitu dituzten liburu guztiak irakurri daitezke euskaraz. Aurrerantzean, liburu berriak erosterakoan, zerrenda handitu edo osatu nahi duela ere agertu du Lazkaoko Udalak.

Liburu hauek osatzen dute aukera: Enekoren soineko arrosa (Anne Fine, Zubia), Ezetz asmatu zenbat maite zaitudan (Sam Mc, Bratney, Kónikos), Kezkamuxelak (Antony Brown, Kalandraka), Anekdotak (Ruben Ruiz, Pamiela), Arreba haragijalea (Le Thanth, Tai-Marc, Ibaizabal), Jonas eta hozkailu beldurtia (Juan Kruz Igerabide (Aizkorri), Marrazteko gaiak (Mauro Eiroa, A. Fotiori), Neu naiz indar-tsuena (Mario Ramos, Ttartalo), Munstroa eta igela 4: ariketa fisikoa (Rose Impey, Ibaizabal), Hurbil (Natalia Colombo, Kalandraka-Pamiela), Munduko adiskiderik onena (Carl Norac, Ttartalo), Momo (Michael Ende, Zubia), Markos kantinera (Patxi Gallego, Elkar), Gorputz osoko poemak (Elena Odriozola, Aizkorri) eta azkenik, Eta handia egiten naizenean zer? (Elisabet Abeyá, Elkar). - M.A.