Hondakinei buruzko informazio-gunea izango da Orioko hondartzan

Domingo, 8 de Julio de 2018 - Actualizado a las 19:19h.

Orio Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen sailak informazio-gune bat jarriko du Orioko hondartzan asteartetik igandera bitartean. Izan ere, Foru Aldundiak garrantzi berezia eman nahi dio hondartzetako hondakinen kudeaketa egokiari eta, hortaz, sentsibilizazio-kanpaina bat jarri du martxan, hondartzen erabiltzaileek ere hondakinak ondo bereiz ditzaten. Gipuzkoako hondar-tzetan ibiliko da informazio-gunea datozen asteotan eta hurrengo txanda Orion bertan egingo da. A.R.