Frisiarrak eta Herrien Europa hitzaldia izango da bihar Alkartetxean

Domingo, 8 de Julio de 2018 - Actualizado a las 19:17h.

Zarautz Alkartasuna Fundazioak, Zarauzko Alkartasuna Elkartearekin batera, Frisiarrak eta Herrien Europa izeneko hitzaldia antolatu du bihar arratsalderako (19.00etan Zarauzko Alkartetxean). Euskal Herria eta Frisiaren arteko berdintasun eta ezberdintasunak izango dira hizpide hitzaldian eta Marlene Lore Christiansen izango da hizlaria (Friisk Foriining kidea, eta SSW alderdiaren aholkularia Schleswig-Holstein Estatu Federaleko Parlamentuan). Aurkezlea Begotxu Olaizola izango da. A.R.

Secciones