Euskaraldiarekin bat egin du Urola Kostako Udal Elkarteak

Domingo, 8 de Julio de 2018 - Actualizado a las 19:15h.

 Zarautz Urola Kostako Udal Elkarteko Zuzendaritza Batzordeak aho batez eman zion baiezkoa euskararen erabilera indartzeko Euskaraldia egitasmoa babesteko adierazpenari eta ekimenaren sustatzaile izango da. Horrenbestez, "erantzukizunez eta eredugarritasunez" jokatzeko konpromisoa bere egiten du Udal Elkarteak, eta sustatzaile gisa, elkartearen barruan ez ezik, Urola Kostako bost udalerrietako herritarrak gonbidatuko ditu ekimenean parte hartu dezaten. A.R.

Secciones