Xanistebanetako hesien zaintzako lan-poltsa irekiko da bihar

Domingo, 8 de Julio de 2018 - Actualizado a las 19:06h.

Oiartzun Xanistebanetan hesien zaintzan lan egin nahi dutenentzako lan-poltsa irekiko da bihar. Uztailaren 20a izango da izena emateko azkeneko eguna, udaletxeko harreran. 18 urteak beteak izatea, oiartzuarra izatea eta euskarazko B2 maila izatea dira baldintzak. Hesien zain-tzaile izango direnen zozketa publikoa hilaren 23an egingo da, 15.00etan udaletxeko areto nagusian. B2 titulurik ez dutenek hilaren 26an eta 27an ahozko elkarrizketa egin beharko dute. A.M.