'Oarso' udal aldizkariko zenbaki berria kalean da dagoeneko

Domingo, 8 de Julio de 2018 - Actualizado a las 18:58h.

 Errenteria- Oarso 2018 udal aldizkariko bigarren aroko 53. zenbakia kalean da. Aste honetan aurkeztu dute eta 54 egileren 61 artikulu ditu, 323 orrialdetan banatuta. 700 ale daude salgai, 7,13 eurotan, eta iraila bukaera arte egongo da erosteko aukera ohiko lekuetan. Udaletxean ere erosi ahal izango da, kreditu txartelaren bitartez ordainduz, ZU! Zure Udala arreta zerbitzuan urte osoan zehar. Gainera, Udalaren web orrian deskargatu ahal izango da bihartik aurrera. A.M.