Euskaraldia prestatzeko bigarren bilera izango da asteazkenean

Domingo, 8 de Julio de 2018 - Actualizado a las 19:01h.

OIARTZUN. Oiartzungo Udalak jakinarazi duenez, Euskaraldia presta-tzeko bigarren bilera izango da datorren asteazkenean 19.00etan, Fermiñeneko beheko solairuan. Lantaldean banatuta, aurreko saioan ateratako proposamenak landu eta forma ematea izango da bileraren helburuetako bat. Bestetik, Oiartzungo Hamaikakoa osatzeko proposamenak ere bilduko dira: euskararen aktibazioa bultzatzeko enbaxadore izango diren herritarrak izango dira hamaikakoa osatuko dutenak. A.M.

Secciones