Lierniko erromeria ospatuko dute gaur Ormaiztegin

Domingo, 8 de Julio de 2018 - Actualizado a las 19:10h.

Ormaiztegi Ekintzaz beteta dator gaur ospatuko den Lierniko erromeria. 11.30ean salda eta txorizo dastaketarekin hasiko dute eguna eta ondoren haurren-tzako jokoak eskainiko dituzte. 13.00etan, meza nagusia eta Urmaiz abesbatzaren kontzertua izango dira eta bazkari herrikoiarekin emango diote segida. Erromeria, berriz, 16.00etan hasiko da eta musika jartzen Golden DJa egongo da. 18.30ean, berriz, Lierniko XXII. toka txapelketa herrikoiari emango diote hasiera eta irabazleak Mujika jatetxerako bi otorduko saria eskuratuko du. M.A.

Secciones