IDDO enpresak irabazi du Goiekiko ekimen berrien saria

Goierriko enpresa berrien ekimenean, hizlariak eta antolatzaileak, erdian Eskalante, Martinez, Etxeberria, Aldasoro eta Mendiolarekin. M.A.

Goierriko Garapen Agentziak IDDO eta Leberri enpresak saritu ditu egindako berrikuntzengatik

M. Aranburu - Domingo, 8 de Julio de 2018 - Actualizado a las 06:03h.

beasain - Ideia edo egitasmo bat izan eta horretan benetan sinistean egoten da askotan arrakastaren gakoa. Norberak, nola ez, esfortzua jarri behar izango du lortu nahi duen horretan, baina ez hori bakarrik, norberarengan sinestean ere badago koxka, mugak gainditzean. Eta lorpen horretara iristeko bidaian disfrutatzeaz ere ez da ahaztu behar inolaz ere.

Goieki Goierriko Garapen Agen-tziak aste honetan antolatutako enpresa ekimen berrien XXII. sariketaren sari banaketan horiek izan dira inguratu direnei helarazi zaizkien ideietako batzuk eta aurtengo irabazleak nortzuk izan diren ere aurkeztu dituzte. Aurrez, Alberto Lorenzok (CEO EUN Group) eta Leire Olaberria txirrindulariak hi-tzaldi inspiragarriak eman dituzte.

Hiru kategoria izan dira sari banaketan, azken urteetan egin den lerroa jarraituz. Lehenengo atalean, Goierri Eskolan dabiltzan ikasleen ekintzailetasuna sustatzeko sariak banatu dituzte eta aurten lau proiektu aurkeztu dira. Saria Jaxone Mendiolak, Araitz Etxeberriak eta Maider Aldasorok Birzitek enpresarentzat egindako proiektuarentzako izan da sari nagusia. Harrituta baina oso pozik jaso dute albistea bertan lanean ibili direnek. Hain zuzen ere, Goierri mailan pixoihalak birziklatzeko proiektu pilotu bat izan da hirukoteak proposatu duena eta epaileek saria ematea erabaki dute. “Pixoihalek barnean dituzten materialei zein irteera emateko aukera dagoen aztertu dugu”, esan du Araitz Etxeberriak. Aurrera begira proiektu pilotua errealitate bihurtzea espero dute eta Gipuzkoa osora zabaldu ahal izatea.

berrikuntzak bilatuz Enpresak haien barnean egiten dituzten proiektu berritzaile onenentzako ere kategoria bat dago. Bertan hiru aurkeztu eta Lazkaoko Leberri enpresak eskuratu du saria. Xabier Eskalante bertan izan zen enpresaren izenean eta beti berritzen jarraitzen dutela argitu zuen: “inoiz ez diogu utzi berrikuntzak bilatzeari”. Lehiaketa honetara aurkeztu duten proiektua hau izan da: “eraikuntzarako erabiltzen diren gruentzako sistema desberdina duen motor bat sortu dugu, erabiltzen ez denean haize-orratz moduan utziko duena”. Merkatuan dagoen eskaerari erantzunez jarri dute abian egitasmo hau.

Enpresa ekimen berriko proiektu onenarentzako saria izan da lehiaketa honetako atal garrantzitsuenetakoa, eta aurten IDDO proiektua izan da irabazlea eta beraz, 6.000 euro eskuratzeaz gain Goiekik ematen dituen zerbitzuekin kontatu ahalko dute eta kokaleku bat ere jarriko diete.

Javier Martinez da egitasmo honen atzean dagoen pertsona eta irribar-tsu jaso du mezua. IDDO zer den galdetuta, hala erantzun du: eranste bidezko fabrikazio metalikorantza transformazio digitala egiten ari diren enpresei, ingeniaritza eta teknologia aholkularitzarekin laguntzean datza”. Goierri leku ona dela uste du “industria eskualdea” delako, eta, beraz, “negozio ideia berri honentzat eremu aproposa” zela. Albisteak “poz bikoi-tza” ekarri diola ere agertu du, izan ere, oraindik ere enpresa sortzeko lanetan dabiltza. Bestalde, halako sari batek ematen duen pisu eta indarra ere pozgarria dela uste du.

mugak gaindituz Sari banaketa baino lehenago izan ziren hitzaldiek bertakoei zirrara eta baten bati malkoak ere sorrarazi zizkion. Olaberria txirrindulariak, esaterako, goi mailako txirrindularitzan izan duen ibilbideaz egin du mintzo eta nola ez, momentu txarrak ere oroitu ditu. “Porrot egin dudanean gelditu, pentsatu, akatsak hobetu eta indartuta atera naiz esperientzia horietatik”, agertu du.

Bi hizlariek sari banaketan gogoratu dute norberak lortu nahi duen horretara iristeko lan handia egin behar dela, baina mugak ere gainditu behar direla eta norberak bere buruan sinistea lehenenego pausoa izan behar dela beti.

Secciones