Aurten ere Umore Horia lehiaketa egingo dute Oiangu parkean

Domingo, 8 de Julio de 2018 - Actualizado a las 19:11h.

Ordizia. Iazko urtean lehen aldiz antolatu zuten kuadrillen arteko Umore Horia lehiaketa Ordiziako Oiangu parkean eta aurten ere halaxe egingo dute. Bigarren edizioa datorren uztailaren 23an izango da eta bertan parte hartu nahi dutenentzako izen ematea zabalik dago. Hamar laguneko taldeak osatu beharko dira horretarako eta partaide bakoitzak hamabost euro ordaindu beharko ditu. Izena emateko bi bide zabaldu dituzte antolatzaileek. Batetik, WhatsAppez, 622 871 852 telefono zenbakira idatzita eta bestetik, Instagram bidez, @Ordiziaumorehoria kontuaren bidez. M.A.

Secciones