Donostiako Musika Hamabostaldiko kontzertu bat, Usurbilen

Domingo, 8 de Julio de 2018 - Actualizado a las 19:08h.

Usurbil. Aurreko urteen ildotik, uda honetan ospatuko den Donostiako Musika Hamabostaldiko hitzorduetako bat Usurbilen antolatu dute, Usurbilgo Udalaren laguntzaz. Abuztuaren 5ean hain zuzen, Marina Tchebourkina organista errusiarrak Salbatore Elizako organoan, 20.00etatik aurrera emanaldi bat eskainiko du. Organista ezagunak egun horretan Youri Boutsko konposagilearen Deuxième Grand Cahier d Orgue obraren mundu mailako estreinaldia eskainiko du. A.M.

Secciones