Urretxuko jaietako pregoilari izateko hautagaitzak

Sábado, 7 de Julio de 2018 - Actualizado a las 16:54h.

Urretxu. Urretxuarrak Santa Anastasia jaiak prestatzen ari dira dagoeneko. Urtero bezala, bizilagun edo elkarte batek pregoilari lana egingo du. Herritarrek hautagaitzak aurkezteko aukera dute. Horretarako, udaletxera jo behar dute edo honako helbide honetatik mezua bidali:?https://www.e-encuesta.com/r/BPbT24gQZqSeymKfr-rDGQ/. Iaz Zuhaitzaren Soinua taldeko txalapartariak izan ziren pregoilari. A.Z.