Pirinioetara irteera antolatu du Oargik hilak 13, 14 eta 15ean

Sábado, 7 de Julio de 2018 - Actualizado a las 06:03h.

Tolosa Uztailak 13, 14 eta 15rako irteera antolatu du Oargik Pirineota, Cauterets ingurura. Ilhéou aterpetxean (1.988 metro) egingo dute gaua eta Hourat (2.575) eta Barbat (2.640) igaroz, Grand Barbat tontorrera (2.813) igoko dira. Eraman beharreko materiala: kanpin denda, esterila, lo-zakua, frontala, horniloa, pioleta eta kranpoiak. Izena emateko azken eguna uztailaren 12a izango da. M.S.S.