Kimu Festa antolatu dute datorren astebururako

Sábado, 7 de Julio de 2018 - Actualizado a las 16:52h.

Irura Sortze bidean den elkarte berriak Kimu Festa antolatu du datorren astebururako. Uztailaren 13a, ostiralean, elkarte berriaren eguna ospatuko dute eta jolasak (17.30), poteoa (19.00), afaria (20.30) eta Andoni Ollokiegiren kantaldia izango dira. Afarirako txartelak salgai daude Xaren, Enaran, Errekalden eta Trinketean asteazkena arte. Uztailaren 14an, larunbata, III. Gazte Eguna ospatuko dute;mendi irteera izango da (9.30), bazkaria (14.00), poteoa (18.30) eta afaria (21.00). M.S.S

Secciones