Gaztetxoek murala margotuko dute bihar grafitilariarekin

Sábado, 7 de Julio de 2018 - Actualizado a las 16:51h.

Zizurkil Zizurkilgo Udalak proposatuta, Gaztezuloko gazteek hartuko dute parte bihar mural margoketan, Garikoitz C. Murua grafitilariaren gidaritzapean. Danena futbol zelaiaren kanpoko paretean egingo dute horma irudia. Muralaren bidez kirola, parekidetasuna eta euskara uztartuko dituzte. Ekimen koloretsua izango da eta parte har- tzera gonbidatuta daude 12-17 urte bitarteko gaztetxoak. Lehen zita, bihar, 10.00etan izango da. M.S.S.