Haur eta helduentzako ipuin kontaketa izango da bihar Lasturren

Sábado, 7 de Julio de 2018 - Actualizado a las 17:05h.

Deba Itziarko Auzo Udalak Izarraitz Bizirik elkartearen babesarekin antolatuta, adin guztietako herritarrei zuzendutako ipuin kontaketa saioa izango da bihar (18.00etan) Lasturko Aterpetxean eta Iñaki Carretero kontalari gasteiztarraren eskutik. Emanaldirako sarrera doanekoa izango da eta antolatzaileek haur eta helduak animatu nahi dituzte bihar arratsaldeko saioarekin disfrutatzera gerturatzeko. J.L.