Maiatzan bertan behera utzitako Txikimusika bihar egingo da

Sábado, 7 de Julio de 2018 - Actualizado a las 17:13h.

Hondarribia. Txikis del Bidasoa eta Ezmugak elkarteek, Hondarribiko Udalaren laguntzarekin, maiatzaren 23an eguraldi txarra zela eta bertan behera utzi behar izan zuten Txikimusika bihar egingo dute. Eguerditik aurrera, Kasino Zaharreko lorategian, umeentzako musika tailerrak eta Frikun eta Eraul taldeen kontzertuak izango dira, famili giroan belardietan eseri eta bazkaltzeko aukerarekin batera. X.S.

Secciones