Osasuntsu al dago zure etxea?

Sábado, 7 de Julio de 2018 - Actualizado a las 14:46h.

Etxean gustura sentitzea baino bezalakorik ez dago. Horretarako, atsegina, erosoa eta gure beharretara egokituta egotea ez ezik, osasuntsua ere izan behar du. "Gaixo gaudenean espezialistarengana joaten garen bezala, gure etxearen osasunarekin berdin egin behar dugu", azaldu dute Maite Santosek eta Itziar Zabalok. Biak interioristak dira eta bakoitzak bere espezializazioa du, alegia: Maitek Feng Shui tradizionala ikasi zuen Bartzelonan eta Itziarrek, berriz, Arkitektura Teknikoa. Duela sei urte bien ezagutzak uztartzeko beharra sentitu zuten eta horrela jaio zen Arkioreka proiektua.

Etxebizitza eta lokal komertzialen barne diseinu eta erreformak egiten dituzte. Espazio funtzionalak eta diseinuzkoak sortzea da haien helburua, beti ere "han biziko direnentzat ahalik eta osasuntsuen eta efizienteen izan daitezen". Biek ala biek argi dute etxebizitza bakoitzak bere planteamendu propioa eskatzen duela, alegia, proiektu pertsonalizatua behar duela. "Pertsonak definitu behar du bere espazioa, horregatik bertan biziko direnei buruzko ahalik eta informazio gehien biltzen saiatzen gara, proposamen egokiena landu ahal izateko".

Orekaren garrantziaEspazioa egituratzeko orduan, Feng Shui tradizionala, Bioeraikuntza eta Geolobiologia irizpideak aintzat hartzen dituzte: "Kanpoaldeko kutsaduraz kezkatzen gara, baina etxeak barrutik hiru aldiz kutsatuago daude. Material eta planteamendu artifizialen ondorioz hezetasun arazoak, elektrizitate estatikoa edo aire kalitate txarra bezalako arazoak sortzen dira". Gauzak horrela, material traspiragarriak, margo mineralak, egurra, zeramika eta bestelako materialen aldekoak dira Arkiorekan. Ez dute ezer berririk asmatu, material horiek aspaldikoak baitira.

Dekorazio kontzienteaEstudioaz gainera, Liho eta Zura dendan altzariak, paretako paperak, margo mineralak, alfonbrak, zeramika, argiztapen elementuak eta oro har edozein espazio janzteko elementuak aurki daitezke bertan. "Inguruko dendatan asko kostatzen zitzaigun gure beharren araberako produktuak aurkitzea, horrexegatik erabaki genuen denda zabaltzea".

Secciones