Txotxongilo ikuskizuna izango da arratsaldean Orioko plazan

Viernes, 6 de Julio de 2018 - Actualizado a las 09:58h.

 ORIO – Txotxongilo ikuskizuna izango da gaur Orioko plazan Gatz, titiritorto basatia obrarekin, 18.30ean, eta haur txikiei zuzendutako emanaldia izango da. Agertokiak autokarabana baten itxura izango du eta kantuan aritzeko aukera izango dute txikienek. Maitena Illarramendi sortutako emanaldia da, 2014az geroztik zuen antzerki honen ideia buruan eta pertsonaia ugari sortu ditu naturan dauden elementuetan inspiratuta. – A.R.