BERTAN

Tolosako alde zaharreko San Ferminak, bihar

Viernes, 6 de Julio de 2018 - Actualizado a las 10:03h.

TOLOSA. Alde zaharrak egun bakarreko San Fermin jaia ospatuko du bihar, Peña Katxutxok urte luzez Errementari kalean egiten zuen ospakizunari jarraipena emanez. Egitarauari dagokionez, 12.00etan txupinazoa jaurtiko dute plaza Berrian eta arratsaldean, 17.00etan haurrentzako zezenak eta buruhandiak izango dira, 18.30ean txokolatada eta 19.30ean Gaixoa ni! abestuz emango diote amaiera jaiari. Goizean, 11.00etatik 13.30era puzgarriak izango dira haurrentzat. Antolatzaileek herritarrak animatu dituzte festarekin bat egitera zuriz jantzi eta zapi gorria lepoan jarriz. Argazkia: M.S.S. 

Secciones