GIZARTEA

Denda berezi, original eta singularrak

Valmaseda, Ezenarro, Hernandez, Aristi, Aldasoro eta Enkarni Arrieta, merkatarita zinegotzia, sari ematean.

beasaingo kapritxo igartza candy shop, xalo arropandenda eta nagusi optikak singular denden ziurtagiria jaso dute

M. Aranbururen erreportajea eta argazkia - Viernes, 6 de Julio de 2018 - Actualizado a las 06:04h.

Badira denda bereziak herri guztietan. Zerbait duten horiek, bertara sartu eta ondo sentiarazten zaituztenak, produktu ona dutenak, bertako merkataritza sustatzen dutenak eta erostea esperientzia ahaztezina bihur-tzen dutenak. Horiek guztiak Singular dendak direla agertu du Maite Valmaseda, Gipuzkoako Merkatarien Federazioko zuzendariak, Beasaingo udaletxean bertako hiru merkatariei egin dieten aitortza ekitaldian.

Kapritxo Igartza Candy Shop izan da errekonozimendua jaso duen dendetako bat. Gozoki denda berezi honek espazio zabala eskaintzen du eta Valmasedak agertu zuen lokalean sartu eta lehen unetik ikusten dela nola zaindu duten itxura. Rocio eta Manuel Hernandez dira enpresaren ordezkarietako bi eta gustura agertu ziren jasotako sari berri honekin.

Kale nagusian kokatuta dagoen Nagusi Optika ere hemendik aurrera Singular denda izango da. Kristina Ezenarro dago dendaren gidari-tzapean eta hark azaldu du beti dagoela zer ikasi: “Guri ere ondo etortzen zaigu ikustea erosleek nolako esperientzia izaten duten gurera etortzen direnean, haien azalean jar-tzeak informazio asko ematen digu. Azken finean, askotan, egunerokotasunean egiten ditugu gauzak eta ez gara ohartzen ondo ari garen edo ez”.

Antzeko hitzak izan ditu Xalo arropadendako Ane Aristik: “Oso ondo dago norbaitek esatea ea ondo edo gaizki ari garen, beharrezkoa da”. Horrez gain, berarentzat Xalo zer den ere azaldu nahi izan du: “Ez da lana bakarrik, hori baino askoz ere gehiago da. Uste dugu nabaritzen dela lana nork egiten duen gustura eta nork behartuta, hori nabaritu egiten da”. Honek ere irrifartsu hartu du errekonozimendu hau.

Hala, oraingoz Beasaingo hiru merkatarik jaso dute Singular denden ziurtagiria. “Eskertzen dugu egiten duzuen lana, zuek zarete herriko bizitzaren motorra”, nabarmendu du Aitor Aldasoro, Beasaingo alkateak. Era berean, halako proiektuak abian jartzeagatik ere eskerrak eman zituen. Valmasedak gogorarazi du orain hiru komertzio horiek besteentzat erreferente izango direla eta badaudela oraindik ere prozesuan dauden denda batzuk.

Secciones