Narrondo auzoko jaiak, bihartik aurrera

Zumaiako auzoan San Kristobal jaiak ospatuko dituzte bihartik igandera bitartean

Jueves, 5 de Julio de 2018 - Actualizado a las 06:03h.

Zumaia - Uztailean bete-betean sartuta, Zumaiako Narrondo auzoan San Kristobal jaiak ospatuko dituzte bihartik datorren asteartera bitartean eta egitarau zabala izango da egunotan.

Bihar iluntzeko 20.00etako suziriariarekin ekingo diote festei, eta ondoren Mus eta Eskoba Txapelketak jokatuko dira 22.00etatik aurrera. Izena eman nahi dutenek 21.30ean izango dute horretarako aukera. Larunbatean ere auzotarrek ez dute aspertzeko denborarik izango: arratsaldean ume jolasak izango dira, 17.00etan, eta ondoren, txokolatada eta Gorriti eta Lopene izango dira bere animaliekin. Amaieran, entzierroa egingo dute, eta sardinada eta Iratzar taldearen erromeriarekin bukatuko dute eguna.

Igandean, berriz, herri kirolek hartuko dute protagonismoa. Izan ere, 11.00etan Oikiako Peio astoarekin eta Itziarko Jun o lehertu giza proba taldearekin desafioa izango da, eta 13.00etatik aurrera herri kirol jaialdia izango da Aratz Mugerza eta Irati Astondoa, eta Luis Txapartegi eta Karmele Gisasolarekin. Bestalde, eguerdian 50. urteurrena ospatzeko bertso bazkari herrikoia egingo da Sebastian Lizaso eta Jon Maia bertsolariekin, eta Jagoba eta Maddalen trikitilariek alaituko dute giroa.

Amaitzeko, Kristobal Deunaren egunean, asteartean, idi demak izango dira (19.00), eta ondoren, karpa azpian, sagardo dastaketa izango da pintxoekin batera. - A.R.

Secciones