Kontzertua eskainiko du Andorrako Petits Cantors abesbatzak

Jueves, 5 de Julio de 2018 - Actualizado a las 14:02h.

 ORIO – Andorratik datorren Petits Cantors del Principat d’Andorra abesbatzak kontzertua eskainiko du gaur Orioko elizan, 19.30ean hasita. Taldea haurrek osatutakoa da eta dagoeneko 27 urte ditu. Oso ezaguna da Andorra inguruan eta kontzertu ugari eman ditu bai hemen baita atzerrian ere. Kontzertua doan izango da. – A.R.