40 orga zozkatu ditu Zarauzko Udalak

Jueves, 5 de Julio de 2018 - Actualizado a las 06:03h.

Plastikorik gabeko herria. Duela hilabete ba-tzuk abiatu zuen Zarauzko Udaleko Ingurumen sailak plastikozko poltsarik gabeko herria izendatzeko kanpaina, eta ekimen horren baitan, herritarren artean 40 orga zozkatu berri dituzte. Ekimenean parte hartutako 28 dendetan orga bana zozkatu da, eta gainontzeko 12ak joan den asteartean zozkatu zituzten udaletxean. Horretaz gain, 52.000 poltsa biodegradable eta Ondarruko saregileek egindako 1.500 poltsa banatu dituzte herrian. Argazkia: A.R.