Mutiozabal ontziola egokitzeko hitzarmena sinatu du Orioko Udalak

Miércoles, 4 de Julio de 2018 - Actualizado a las 11:24h.

ORIO – Orioko Udalak eta Izarraitz LHko ikastetxeak hitzarmen bat sinatu dute Mutiozabal ontziolako lanak bideratzeko. Hitzarmen horren bidez, elkarlanean arituko dira datorren ikasturtean egin beharreko egokitze-lanak bideratzeko. Udala datorren ikasturtean hasiko da Mutiozabal ontziola barrutik egokitzen eta, lan horretarako, Azkoitiko Izarraitz Lanbide Heziketako ikastetxeko irakasle eta ikasleen laguntza izango du. Beñat Ibaieta zumaiarrak gidatuko ditu ontziolako lanak. – A.R.