‘Bitcoin’ etorkizuneko diruari buruzko hitzaldia izango da

Miércoles, 4 de Julio de 2018 - Actualizado a las 11:23h.

 TOLOSA – Bitcoin, jada esku artean dugun etorkizuneko dirua hitzaldia izango da gaur, 19.00etan, Tolosako kultur etxean. Crypto-txanponaren erabilpenen berri emango dute hitzaldian eta, besteak beste, honako gaiak jorratuko dira: zer dakigu gaur egungo diru sistemaz (euroa, dolarra)?, zer dira kriptotxanponak?, zer da bitcoin-a? eta inbertsiorako aukeren berri ere emango dute. – M.S.S.