KULTURA

“Hiltzen hasia den gizonezko baten bizitza atalak”

Miércoles, 4 de Julio de 2018 - Actualizado a las 06:03h.

lehiaketa. Bilboko Blas de Otero Poesia Lehiaketan euskara sailean irabazle geratu ondoren, Rafa Ugaldek Hondar aleak poemarioa kaleratu du Erein argitaletxearen bitartez. Donostian atzo goizean aurkeztu zuen obra, “bizitzako ibilaldian atzera egindako begirada”, autoreak aitortu zuenez. Urte luzez idatzitako poemak dira. Batzuk 20 urte dituzte, eta handik hona “egindako bidearen atalak eta horien gainean egindako gogoetak” dira Ugalderenak, “hiltzen hasia den gizonezko baten bizitza atalak”, hain zuzen. Argazkia: Ruben Plaza