Tronpeoko malda norabide bakarrekoa izango da goizean

Martes, 3 de Julio de 2018 - Actualizado a las 11:35h.

OIARTZUN – Oiartzungo Udaleku irekiak martxan dauden bitartean (hilaren 30a arte) Tronpeoko malda norabide bakarrekoa izango da 9.00etatik 9.30era eta 13.00etatik 13.30era, alegia, udaleku irekien sartu-irteera orduetan. Ikasturtean zehar bezala, Tronpeo maldako sarrera itxiko da Iturriotzen autobus zerbitzua dagoenean, trafikoa hobeto antolatzeko. Tronpeon goitik behera baino ezingo da ibili ordutarte horietan. – A.M.