Trafiko aldaketa egongo da Lazkaon kiroldegiko sarrera itxita baitago

Martes, 3 de Julio de 2018 - Actualizado a las 11:34h.

LAZKAO – Gaur arte itxita egongo da Lazkaoko plazako aparkalekua, San Benito Ikastolako estalpearen egitura jartzeko lanak egiten ari direlako. Bihartik aurrera zabalik egongo da, baina hala ere aldaketak izango dira, izan ere, plaza aldekeko edo Udaletxeko sarreratik bakarrik sartu ahalko baita aparkalekura, kiroldegi aldeko sarrera itxita egongo delako. Lanek lau asteko iraupena izango dute. – M.A.