Idiazabalgo ‘Tertulian’ saioan txirrindularitza izango da hizpide gaur

Martes, 3 de Julio de 2018 - Actualizado a las 11:34h.

IDIAZABAL – Idiazabalgo Udalak antolatzen duen Tertulian saioa berriz ere indartsu itzuliko da gaurkoan. Txirrindularitzaren gaia jorratuko dute arratsaldeko 19.00- etan hasita, Udaletxeko areto nagusian. Saioan hizlariak Lide Larrañaga, Josu Urrestarazu eta Aritz Imaz izango dira eta haiek bi gurpilen gainean izan duten esperientzia kontatuko dute. Beste saioetan bezala, sarrera doakoa izango da. – M.A.